This post is also available in: Es (Spanish)

MERKATUKO AZKEN TEKNIKEKIN FATXADAK ERABERRITZEN DITUGU

Fatxada eraikinaren irudia da, lehen inpresioa, eta horregatik proiektu oroko elementu zainduena.

Hirurogeita zortzi urte hauetan, fatxadei buruzko ezagutza handia lortu dugu eta modu honetan sektoreko enpresa aintzidaria izatera heldu gara.

Fatxada aireztatu eta kanpoko isolamendu termikoetan (SATEan) adituak gara. Kalitatezko akaberak egiten ditugu eta obrak geldialdirik gabe exekutatu.

Gure esperientziak proiektu konplexuak berme osoz egiteko ahalmena ematen digu. Gure helburua: isolamendu termiko altuko eraikin efizienteak eraikitzea.

SATE batekin eraikina estali egiten da, hau kanpotik isolatuz eta eraikinaren geometriari egokituz.
Isolamendu termikoa hobetzeko egina dago eta eraikin berrietan zein eraberritzeetan erabil daiteke.

68 urte baino gehiago daramatzagu material ezberdinak erabiliz eta berme osoz fatxada tradizionalak eraikitzen eta eraberritzen.
Gure helburuak kalitatea eta iraunkortasuna dira.

IMG_8910

Isolamendu termikoari eta akustikoari dagokionez, kalitate handieneko sistema da.
Posibilitate estetiko asko daude. Kondentsazioa eta hezetasun arazoak konpontzeko soluziorik eraginkorrena da.