This post is also available in: Es (Spanish)

ESTALKI ETA TEILATU
ERABERITZEAK

Eraikin batean, estalkia da eguraldiarekiko (euriarekiko, elurrarekiko, haizearekiko, eguzkiarekiko) esposizio handiena jasan behar duen elementua. Honez gain, eraikinaren zati sentikorrena da, edozein exekuzio arazok beste inon baino ondorio larriagoak ekartzen baititu.

Hori jakinik, lehen mailako materialak erabiltzen ditugu, estalkiaren funtzionamendu zuzena ziurtatuko dutenak. Ohiko materialez gain (zeramikazko teilak eta teilatu-hodiak), material sofistikatuak ere erabiltzen ditugu (isolamendu termikoa eta akustikoa ziurtatuko dutenak); gure helburua isolamendu termiko altuko eraikinak sortzea delarik.

Kalitatezko materialei, gure sail teknikoak duen ezagutza eta eskulan espezializatua gehitu behar zaizkie. Ondorioz, edozein estalki eraberritze zein eraikitze arrakastaz egiteko ahalmena dugu.