This post is also available in: Es (Spanish)

Aurrera doan enpresa.

1950. urtean eraikinak eraikitzen eta eraberritzen espezializatutako enpresa moduan sortu zenetik, gure gizartearen erronka aldakorrei erantzuteko etengabe joan gara aurrera.

Gaur egun, mende erdi baino gehiago igaro denean, Iparragirre talde sendoa da, sektorean erreferente; asmo handiko proiektu esanguratsuenak gauzatzeko gai den enpresa. Obra oro egiteko gai dena, publikoak nahiz pribatuak.

Iparragirre Haus, fatxada eta estalkien eraberritzeaz, igogailuen instalakuntzaz eta barne erreformez arduratzen den filiala da. Passivhaus eraikuntza estandarrean du oinarria. Estandar hau eraikin efizienteak egitean oinarritzen da: isolamendu termiko handia, infiltrazioen kontrol zehatza eta kalitatezko barne airea. Modu honetan, kontsumo energetikoa %70 inguruan murrizten da.

Efizientzia energetikoa eta barne konfort optimoa lortu nahi badira, fatxada eta estalkia dira eraikuntza elementu nagusiak. Aukeratutako sistemak, diseinuak eta exekuzio zuzenak, zuzenean baldintzatuko du eraikinaren kontsumo energetikoa.

ipa_cubiertas_02